XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hemen, ordea, normala denez, ez diozu inportzantzia antzematen.

Agian horregatik gero eta hizki gutxiago idazten ditut egun hauetako egutegian.

Asistenta sozialarengana joan naiz, Jurista ez baita etorri.

Erran diot juristak errandakoa, eta berak oso argi utzi nahi izan dit ni 3. gradura pasatzeko fax-a heltzeko denbora materialik ez dela izan.

Afera hauxe da: espetxeko batzordeak 3. graduan klasifikatu nauen arren, Madriletik, fax bitartez onarpenaren zain omen daude.

Asteartetik daude Madrileko faxaren zain.

Hemen barruan astoa ezizenez da ezaguna intsumituen fax famatua.

Telefonoz bidali beharrean astoz ekartzen dutela uste baita.

Asistentari, fax bat segundu batzuetako afera zela azaltzen saiatu naiz, baina ezjakinarena egin du.

Tamalgarria.

Urduri nago.

Bihar hemendik ateratzen ez banaiz, zaila izanen da asteburuan ateratzea, eta astelehenean grabatu behar ditugu hurrengo bi saioak, eta horretarako gidoia idatzi beharra daukat.

Arratsean, berriro galdegin diet faxa heldu den.

Funtzionarien Zerbitzu Nagusiari egoera azaldu, eta ironia eta sarkasmo handiz zera erantzun dit: Sí, Aranguren... La subdirectora ha dicho que seguramente hasta la semana que viene no.

Izorrai!!

Mikelek eta Leok politikoek jakin dutenean, berehalaxe erran dute zirikatzeko erran didatela eta ziur bihar aterako naizela.

Hurrengo astean aterako naizela uste dut.

Saioa aurkezlerik gabe egin dezakete.

243 ziegan, 1994ko urriaren 14an, ortzirala

Abokatua ikustera etorri zait.

Kezkatuta dago eta ez du ulertzen zergatik ez nauten jadanik 3. gradura eraman.

Nirekin mintzatu eta zuzendariarengana zihoala erran dit eta berriro mintzatuko ginela ordu erdi barru.

Goizeko hamaikak.

Berriro deitu naute abokatuarekin komunikatzera.

Badirudi, zuzendariak, errandakoari jaramon eginen diola.

Patio ordua amaitu eta ziegara nindoala, ordu batean, boki bat nire ziega irekitzen ikusi dut: Recoja todo que se va.

Bederatzi egun, bederatzi egun soilik hemen barruan eta poztasunak bularra bete (...)